XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

27. ELKARREN AKORDIOZKO ESKAERA-AURKEZPENA

LEHEN INSTANTZIAKO ... EPAITEGIA

PROBIDENTZI PROPOSAMENA ... IDAZKARI J/A.ak EGINA

...(e)ko hirian, ...(e)ko egunean

Jasotzat emanik aurreko idazkia ... eta berebat behar bezala askietsitako ahalordearen kopia, zeina itzulia izango baitzaio ... autoetan testigatu ondoren eta batera doazen dokumentuak, eta berebat guzti horren kopia, erregistra bedi; agertutzat eta alderditzat joko da GORKA ALONSO IÑARRA Prokuradore jn. IGNACIO ARTANO UBIDEren eta ANGELA AMILIBIA AIZPURUren izenean eta ordezkaritzan diharduena, eta horrekin tratatuko dira aurrerantzeko diligentziak Legean xedaturik dagoen moduan eta forman.

Aurkeztutzat jotzen da ...(e)ko eskaera elkarren akordioz egindakoa, zeina substantziatuko baita uztailaren 7ko 30/1981 Legeak, xedatutakoaren arabera.

Eta hori gerta dadin, entzun bekie senar-emazteei, bakarka hasierako idazkian esandakoa berretsi dezaten; horretarako zita bitez ... (e)ko egunerako eta ... (e)tako ordurako eta gero erabakiko da bidezko den beste guztia.

Erabaki honen kontra birjarpeneko errekurtsoa jar daiteke HIRU EGUNEKO epean, eta jarri ere idatziz egingo da Epaitegi honen aurrean.

Eta honela proposatzen eta izenpetzen da, fede ematen dut.

ADOS,

IDAZKARIAK